Buru Osasuna Euskadin sentsibilizazio-kanpainak egiten ditugu, hainbat helbururekin, hala nola kolektiboa ikusaraztea eta estigmaren aurkako borroka. Ekintza gehienak urtero urriaren 10ean egiten den Buru Osasunaren Munduko Egunaren inguruan antolatzen dira. Buru Osasunaren Munduko Federazioak eta Osasunaren Mundu Erakundeak bultzatutako efemeride honen helburua buru osasunari buruzko kontzientzia soziala piztea da.

Kanpainak ezagutu

Emakumea eta Buru Osasuna

Sentsibilizazio-ildo nagusietako bat buru osasun arazoak dituzten emakumeei eragiten dien genero-indarkeriarekin eta bereizkeria anizkoitzarekin lotuta dago. Urteetan zehar, hainbat sentsibilizazio-ekimen garatu ditugu arazo horren inguruan.

Egiten dugun lana Emakumea eta Buru Osasuna web orrian eta sare sozialetan islatzen da.

Eraldaketa eragiten duen komunikazioa

Hitzek errealitatea deskribatzen dute, eta hura eraikitzen ere laguntzen dute. Buru osasunaz hitz egiteko moduak eragina du gizarteak buru osasuneko arazoak dituzten pertsonak ulertzeko duen moduan, aurreiritziak mantendu edo zalantzan jartzeko orduan eta, azken batean, gizarteratzeko sortzen dituen aukeretan.

Jokoarekiko adikzioa

Kanpaina honen helburua da irakasleak, gurasoak eta adingabeak sentsibilizatzea, joko-dinamiken gertuegi egoteak dakartzan arriskuei buruz.

Ez dakit nola esan

Campaña para prevenir y encauzar los problemas de salud mental en niñ@s y adolescentes

Ondoan gaituzu

Gizarte-urruntze garaietan buru osasuna zaintzearen garrantziaz ohartarazi du Fedeafesek.

Diseño y desarrollo web: Infotres