Buru osasuna
Zertaz ari gara?
OMEk honela definitzen du osasuna: «erabateko ongizate fisiko, mental eta soziala da, eta ez bakarrik gaitz edo gaixotasunik eza». Horrek esan nahi du ‘buru osasunaren’ kontzeptuak zerikusia duela ongizate fisiko eta psikikoaren sustapenarekin, buru nahasmenduen prebentzioarekin eta buru osasun arazoak dituzten pertsonen tratamendu eta indarberritzearekin.
Buru osasuna, beraz, zaindu beharreko zerbait da. Arreta jartzea izango da lehen pausoa horrelako arazoren bat antzemateko eta horri aurre egiteko.
Buru osasunak pertsona guztiei eragiten die modu transbertsalean, adinetik, jatorritik eta abarretik haratago. Buru osasun arazuak dituzten pertsonek zaintzeaz gain, guztiok hartu behar dugu kontuan.
Hain zuzen ere, OMEk ohartarazten du lau pertsonatik batek buru-nahasteren bat izango duela bizitzan zehar.
Lau pertsonatik batek buru nahasmenduren bat pairatzen du bizitzan zehar”