Gaixotasun mentalen kausak anitzak dira eta, kasu batzuetan, ezezagunak. Badakigu faktore batzuek eragin handia daukatela nahasmendu horien sorreran eta garapenean: asaldurak garunaren kimikan eta bestelako mekanismo biologikoak, predisposizio genetikoa, ingurune eta kultur faktoreak, buruko lesioak, substantzien kontsumoa, etab. Baina ez dakigu zehaztasunez zenbateraino eragiten duen horietako faktore bakoitzak, ez eta zein faktore konbinazioa gertatzen den kasu bakoitzean.

Edozein pertsonak izan dezake buru gaixotasunen bat; zehazki, lautik batek sufritzen du nahasmenduren bat bizitzan zehar.

Gaixotasun mota ezberdinak daude:

  • Gogo-aldartearen nahasmenduak (nahasmendu bipolarra eta depresio larria)
  • Nahasmendu psikotikoak (esquizofrenia eta beste batzuk)
  • Antsietate nahasmenduak
  • Nortasun nahasmenduak
  • Loaren nahasteak eta elikaduraren nahasmenduak.
  • Patologia duala ere badago. Arazo hau pairatzen duten pertsonek, buru nahasmendua izateaz gain, adikzio bat dute. Adikzioak izan daitezke substantziekin (alkohola, drogak…) edo substantziarik gabe (jokoa, erosketak, mugikorra…).

Buru nahaste guztietan garrantzi handia duen zerbait da buru osasun arazoei lotutako diskriminazioa eta estigma. Gure erakundeak gai honen inguruan egindako estigmaren azterketa irakurri dezakezu.

Zuretzat edota senide edo lagun batentzat laguntza behar baduzu, jar zaitez gurekin edo gure elkarteekin harremanetan.

Diseño y desarrollo web: Infotres