2030 Agenda eta Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) 2015ean onartu zituen Nazio Batuen Erakundeak, pertsona guztientzako mundu bidezkoagoa eta hobea egiteko helburuarekin. Agendak eta GJHek pertsona, entitate eta erakunde guztiak interpelatzen dituzte.

Buru Osasuna Euskadi federazioa eta bere elkarteak ez dira deialdi horretatik kanpo geratzen. Arreta handiago jarri nahi izan diegu buru osasunari eta garapen jasangarriko helburuei lotutako jarduera, ekimen, proiektu eta politika guztiei. Izan ere, erakundeek helburu horiek dagoeneko abian jarri ditugu, eta horietako asko sakon landu ditugu, ibilbide bat eginda. 2022an, hausnarketa-prozesu bati ekin genion. Prozesu horretan, gure elkarte-mugimenduak modu naturalean egiten dituen 100 ekintza baino gehiago identifikatu dira, eta, horiekin, Euskadin GJHak garatzen lagundu dugu. Elkartze-mugimenduarentzako GJH estrategikotzat identifikatu ziren 1,3,4,5,8,10,16 eta 17 GJHak. Hala ere, artatzen ditugun pertsonen eta familien osasuna eta ongizatea dira gure jardueraren ardatza.3. GJHa da sustraituena Buru Osasuna Euskadiko misioarekin eta haren elkarteekin. Elkarte-mugimenduak konpromiso berezia du GJH horrekin, pertsona guztien osasuna eta ongizatea zaintzea aldarrikatzen baitu, benetako osasun mental ona lortzeko lehentasunezko bide gisa.

Agenda 2030eko “INOR ATZEAN EZ UZTEA” leloak berak zerikusi handia du gure egunerokoarekin eta buru osasun arazoak dituzten pertsonen eta haien familien inguruan egiten dugun lanarekin.

GJHekin lotutako ekintzetan aurrera egiten jarraitzea proposatzen dugu, helburu eta konpromiso zehatzekin. Izan ere, Agenda 2030ean aurrera egiteak zerikusi handia du aukera-berdintasunean eta pertsonen eskubideetan aurrera egitearekin.

  • Podcast Emakumea eta Osasun Mentalal:

Diseño y desarrollo web: Infotres