Buru osasun arazoak dituzten pertsonen eta senideen euskal elkarteak biltzen ditu Buru Osasuna Euskadi federazioak.

Buru Osasuna Euskadi 1987an sortu zen eta harrezkero kolektiboa ordezkatu du Euskal Autonomia Erkidegoan. 1998an herri onurako deklarazioa aitortu zioten.

Egun, 3.200 familia baino gehiago bazkide dira autonomia-erkidego osoan eta 12.000 pertsona baino gehiago ordezkatzen ditu federazioak. Entitatea osatzen duten elkarteak Asafes (Arabako lurraldea ordezkatzen du), Avifes (Bizkaia), Asasam (Laudio eta Aiaraldea) eta Agifes (Gipuzkoa) dira.

Xedea

Buru Osasuna Euskadi helburu hauekin sortu zen:

  • Ikerketa, hartu-emana, ikaskuntza eta berrikuntza sortzea eragindako pertsonen eta haien senideen bizi-kalitatea hobetzea helburu duten ekimenetan.
  • Bizi Kalitatearen Ereduan politikak eta esperientziak bultzatu eta zabaltzea.
  • Kaltetutako pertsonen eta haien senideen duintasuna eta eskubideak defendatzea eta aldarrikatzea.
  • Gizartea sentsibilizatzea, foroetan eta sareetan parte hartzea eta eragindako pertsonen eta haien senideen politika publikoak eskatzea.

Balioak eta printzipioak

Federazioak bere egiten ditu Desgaitasuna dute Pertsonen Eskubideei buruzko 2006ko Nazioarteko Konbentzioan jasotako balioak eta printzipioak (sarrera eta 3. artikuluaren printzipioak), baita borondatezko ekintzari dagozkionak era: aukera-berdintasuna eta pertsonen duintasuna, justizia, parte-hartzea eta elkartasuna. Halaber, gizonen eta emakumeen arteko berdintasunaren konpromisoa hartzen du balio gisa.

Diseño y desarrollo web: Infotres