Nor gara
Berdintasuna
Gure erakundea konprometituta dago gizonen eta emakumeen berdintasunarekin. Konpromiso hori Federazioaren estatutuetan jasotzen da, bai balioen aitorpenean “balio gisa hartzen du gizonen eta emakumeen arteko berdintasunaren konpromisoa”, bai erakundearen helburuetan. Balioen artean, honako hau ere nabarmentzen da: “gizarte-eraldaketarako erantzukizuna: Federazioak gizartea eraldatzea bultzatzen du, aukera-berdintasuna eta diskriminaziorik eza, gizonen eta emakumeen arteko parekatzea, pertsona guztien partaidetza eta gizarteratzea, desberdintasunarekiko errespetua eta buru osasun arazoa duten pertsonen onarpena giza aniztasunaren eta izaeraren zati gisa”.
Estatutuen 19. helburuan agertzen da:
“Aukera-berdintasuna sustatzea, bereziki, emakumeen eta gizonen berdintasuna Federazioaren eremu guztietan, bai eta emakumeen parte-hartzea sustatzea eta arreta eskatzea buru osasun arazoak dituzten emakumeen aurkako indarkeria-egoeretan”.
Entitateak berdintasunaren arloan duen ibilbidea
- Fedeafeseko emakume eta gizonek parekidetasunaren aurrean duten egoeraren diagnostikoa.
- Buru gaixotasuna duten emakumeen aurkako indarkeriari buruzko ikerketaren gidaliburua.
- Buru gaixotasuna duten emakumeen aurkako indarkeriari buruzko ikerketa – 2015.
- Buru Osasuna Euskadi federazioko Emakumeen Berdintasunerako saila sortzea – 2015.
- Facebooken ‘Emakumea eta Buru Osasuna’ profila sortu zen – 2016.
- Buru gaixotasuna duten emakumeen aurkako indarkeriari buruzko ikerketa 2017
- Buru osasun arazoak dituzten emakumeen aurkako indarkeriari buruzko profesionalentzako gida 2017.
- www.mujerysaludmental.org webgunea sortu zen – 2017
- 2018an, ONCE EUSKADI 2018 SARI SOLIDARIOA jaso genuen, emakumeen esparruan egindako lanagatik eta errealitate hori Euskal Autonomia Erkidegoan zein Estatuan ikusarazteko gaitasunagatik.
- Salud Mental Españako Emakumeen Estatuko Sarean parte hartzea – 2018.
- Erakundearen diagnostikoa eta I. Berdintasun plana – 2019.
- Profesionalentzako eta zerbitzuentzako sexu-jazarpenaren protokoloa – 2020.
- Landa eremuan osasun mentaleko arazoak dituzten emakumeak ahalduntzeko Hub Genera-ren Sarean parte hartzea – 2020.
- Instagramen ‘Emakumea eta Buru Osasuna’ profila sortu zen – 2021.
- Podcast kanala sortu zen – 2022.
- I. Berdintasun Planaren ebaluazioa – 2023.
Urtero egiten da ‘Buru osasuna eta emakumea’ kanpaina, eta sentsibilizazio- eta prestakuntza-ekintzak planifikatzen ditugu, jardunaldietan parte hartzen dugu eta erakundeekin, hirugarren sektorearekin eta abarrekin lan egiten dugu.