Ondoan gaituzu
Gizarte-urruntze garaietan buru osasuna zaintzearen garrantziaz ohartarazi du Fedeafesek.
Gizarte-urruntze garaietan buru osasuna zaintzearen garrantziaz ohartarazi du Fedeafesek. Osasun mentaleko arazoak dituzten pertsona eta senide elkarteen Euskadiko Federazioak ‘Ondoan gaituzu. Urruntze sozialak ez zaitzala isolatu’ sentsibilizazio-kanpaina martxan jarriz, urriaren 10ean ospatzen den Buru Osasunaren Nazioarteko Egunaren harira. Ekimen honen helburua da, hain zuzen, egungo pandemia-egoerak eragin dezakeen isolamendua haustea, testuingururen ondorioz agertu edo indartutako antsietate edo depresio sintomak dituzten pertsonak laguntza eskatzera animatuz.
Egoera soziosanitarioak larriagotzen dituen buru osasuneko arazoei aurre egiteko, Fedeafesek laguntza bilatzera bultzatzen ditu beharra duten pertsonak, gertuen duten elkartera hurreratuz: Agifes (Gipuzkoa), Asafes eta Asasasam (Araba), eta Avifes (Bizkaia).

