Espainiak 80.000 suizidio saiakera erregistratzen ditu urtean, eta Euskadik 141 heriotza zenbatu zituen 2023an
Eustaten 2023ko datuen arabera, gure lurraldean 141 pertsonak egin zuten beren buruaz beste iaz; horietatik 105 gizonezkoak ziren eta 36 emakumezkoak. Bestalde, Espainiako Suizidioaren Behatokiaren azken txostenaren arabera, 2022an suizidioen maximo historiko berri bat erregistratu zen Espainian. 4.227 pertsonak, egunean batez beste 11,6 pertsonak, beren buruaz beste egitea erabaki zuten; % 74 gizonezkoak ziren eta
10 IRA 2024
Eustaten 2023ko datuen arabera, gure lurraldean 141 pertsonak egin zuten beren buruaz beste iaz; horietatik 105 gizonezkoak ziren eta 36 emakumezkoak.
Bestalde, Espainiako Suizidioaren Behatokiaren azken txostenaren arabera, 2022an suizidioen maximo historiko berri bat erregistratu zen Espainian. 4.227 pertsonak, egunean batez beste 11,6 pertsonak, beren buruaz beste egitea erabaki zuten; % 74 gizonezkoak ziren eta % 26 emakumezkoak.
Gainera, OMEren datuen arabera, urtean 80.000 suizidio saiakera egiten dira Espainian. Emakumeak gizonak baino hiru aldiz gehiago saiatzen dira, eta gizonek, aldiz, hiru aldiz gehiagotan gauzatzen dute.
15 eta 29 urtekoen artean, suizidioa da heriotza-kausa nagusia, tumoreen eta trafiko-istripuen aurretik.
Horregatik, ezinbestekoa da prebentzio- eta sentsibilizazio-kanpainetan inbertitzea, bai eta pertsonentzako eta familientzako baliabideetan zein laguntzetan ere.