Estigma sozialaren errealitatea EAEn buru gaixotasuna duten pertsonen artean
FEDEAFESek (Buru Gaixotasuna duten Pertsona eta Senide Elkarteen Euskadiko Federazioak), Eusko Jaurlaritzaren eta federazioaren baitako elkarteen laguntzaz (AGIFES, ASASAM, ASAFES eta AVIFES), Euskadin buru-gaixotasuna duten pertsonen estigma sozialari buruzko ikerketa egin du 2012an. Horren helburua da pertsona horiek gizarteratzea eta komunitatean parte hartze normalizatua izatea; eta buru-gaixotasuna duten pertsonen eta haien senideen eguneroko bizitzan estigma sozialak dituen ondorioak nabarmentzea, bizi-kalitatearen hainbat dimentsiotan eta komunitatearen parte hartzerako eta garapenerako esparru guztietan. Egoera hori gainditzeko jarduteko proposamenak ere eskaintzen ditu azterlanak. Ikerketa egiteko 200 pertsona inguruk hartu dute, buru-gaixotasuna duten pertsonek, senideek eta hainbat sektoretako profesionalek.
