Buru gaixotasuna duten pertsonen arreta bizi-kalitatearen ikuspegitik

Buruko osasun arazoa duten pertsona eta senide elkarteen Euskadiko federazioak, FEDEAFESek, eta bere barne dauden Agifes, Asafes eta Asasam elkarteek, EDE Fundazioarekin batera, landutako ikerketa da hau.

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politika sailak babestutako lan honetan, buru nahasmendu diagnostikoa duten pertsonek ere parte hartu dute. Aldez aurretik ikuspuntu profesionaletik eginiko ‘Gizarte eta osasunaren alorretako esku-hartze eta jarduketarako ibilbide optimoak, Euskadin buru gaixotasuna duten pertsonei arreta emateko’ ikerlanaren osagarria da azterlan hau.

Txostenean, buru osasun arazoa duten pertsonek euren bizi-kalitatearen inguruan duten iritziarekin osatzen da kolektiboaren diagnostikoa.

Diseño y desarrollo web: Infotres