2024ko apirilaren 21eko Hauteskundeak – Buru osasunari ematen zaion arreta hobetzeko proposamenak

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak direla eta, Buru Osasuna Euskadik hainbat proposamen aurkeztu dizkie alderdi politikoei buru osasun arazoak dituzten pertsonei eta haien familiei ematen zaien arreta hobetzeko.

Hausnarketa-aldi baten ondoren, hurrengo legegintzaldian landu beharreko erronkak planteatzen ditugu; besteak beste, politika publikoak bultzatzea prebentzioa, detekzio goiztiarra, buru osasuneko arazoak dituzten pertsonen tratamendua eta gizarte-laguntzak sustatzeko, bai eta beren eskubideak eta gizartean aktiboki parte hartzea bermatzeko ere.

Diseño y desarrollo web: Infotres