Buru Osasuna Euskadik haur eta gazteen osasun mentalari buruzko azterlana aurkeztu du Eusko Legebiltzarrean

Bitarteko baliabideak areagotzeko beharra planteatu du, hala nola etxez etxeko arreta, eguneko ospitaleak eta tratamendu intentsibo espezializatuko programak, gazteen osasun mentaleko arazoak larriagotu ez daitezen eta ospitaleratzeak ekiditeko.

13 MAI 2022

Euskal federazioak bitarteko baliabideak areagotzeko beharra planteatu du Eusko Legebiltzarrean, hala nola etxez etxeko arreta, eguneko ospitaleak eta tratamendu intentsibo espezializatuko programak, gazteen osasun mentaleko arazoak larriagotu ez daitezen eta ospitaleratzeak ekiditeko.

Buru Osasuna Euskadik ‘Buru Osasun Arazoak EAEko haur, nerabe eta gazteen artean’ txostena aurkeztu zuen astelehenean Eusko Legebiltzarreko Osasun Batzordean. Azterlan horrek jarduera-eremu nagusietan (osasuna, hezkuntza, gizarte-zerbitzuak, justizia, etab.) dauden premia nagusiak antzeman ditu.

Agerraldi osoa

Azterlana kontsultatu

Diseño y desarrollo web: Infotres