{"id":1067,"date":"2014-11-24T15:26:19","date_gmt":"2014-11-24T14:26:19","guid":{"rendered":"https:\/\/saludmentaleuskadi.org\/fedeafes-lanza-una-campana-para-sensibilizar-sobre-la-violencia-de-genero-contra-las-mujeres-con-enfermedad-mental-un-colectivo-especialmente-vulnerable\/"},"modified":"2024-04-02T18:27:44","modified_gmt":"2024-04-02T16:27:44","slug":"buru-gaixotasuna-duten-emakumeen-kontrako-genero-indarkeriaz-sentsibilizatzeko-kanpaina-abian-jarri-du-fedeafesek","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/saludmentaleuskadi.org\/eu\/buru-gaixotasuna-duten-emakumeen-kontrako-genero-indarkeriaz-sentsibilizatzeko-kanpaina-abian-jarri-du-fedeafesek\/","title":{"rendered":"Buru gaixotasuna duten emakumeen kontrako genero-indarkeriaz sentsibilizatzeko kanpaina abian jarri du Fedeafesek"},"content":{"rendered":"<p><!--:es--><\/p>\n<p>\u201cBuru gaixotasun larria edukitzeak genero-indarkeria sufritzeko arriskua nabarmen areagotzen du eta, aldi berean, horrelako egoerak pairatzeak nahasmendu psikikoa larritu egiten du\u201d, adierazi dute Buru Gaixotasuna duten Pertsona eta Senide Elkarteen Euskadiko Federaziotik (<strong>Fedeafes<\/strong>), bihar izango den\u00a0<strong>Genero Indarkeriaren kontrako Nazioarteko Egunaren<\/strong>\u00a0harira.<\/p>\n<p>\u2018<em><strong>Fedeafeseko emakumeen eta gizonen arteko parekidetasun egoeraren diagnostikoa<\/strong><\/em>\u2019 izenburudun azterlanean azaldu dute zeintzuk diren bikotekideen edo bikotekide ohien indarkeria jasateko aukerak areagotzen dituzten faktore nagusiak: euren testigantzari sinesgarritasun gutxiago ematea; gabezia emozionalen ondorioz parekideak ez diren harremanetan murgiltzeko joera handiagoa edukitzea; euren burua defendatzeko aukera gutxiago izatea; informazioa eta zerbitzuak eskura izateko zailtasun gehiago izatea, neurri batean gaixotasun beraren eta estigmaren eraginez; eta autoestimu eta onarpen sozial txikiagoa edukitzea, nahasmendua izateak sarritan dakarren gizarte-diskriminazioren ondorioz.<\/p>\n<p>Fedeafesen azterlanak agerian uzten ditu buru osasunaren arloko profesionalek indarkeria-kasuak detektatu eta esku hartzeko dituzten zailtasunak. Prestakuntza nahikorik izan gabe, egoera horiek oharkabean pasa daitezke.<\/p>\n<h4>NOLA JOKATU<\/h4>\n<p>Genero-indarkeriari aurre egiteko bide gisa, \u201cburu gaixotasuna duten emakumeen jabekuntza, prestakuntza eta sentsibilizazioa indartzea\u201d beharrezkoa dela dio Fedeafesek, \u201cindarkeria-egoerak identifikatzeko gai izan daitezen eta ez daitezen kulpadun sentitu\u201d. Zentzu horretan, \u201cbikotekide bortitzaren aukeraketan eragina duten maitasun erromantikoko ereduen berri\u201d emango dute.<\/p>\n<p>Beste lan-ildo bat administrazio publikoekin elkarlanean aritzea da, horrelako kasuak bideratzeko protokoloa lantzearren eta kolektiboko emakumeei zuzendutako zerbitzuak euren behar espezifikoei arreta emateko prestatuta egon daitezen bermatzeko.<\/p>\n<p>Bestalde, Fedeafesek administrazio publikoei eskatzen die gaitz psikikoak dituzten eta genero-indarkeria jasaten duten emakumeengan oinarritutako azterlanak gauzatu ditzan.<\/p>\n<h4>SENTSIBILIZAZIO LANTEGIAK ZABALLAKO ESPETXEAN<\/h4>\n<p>Bortizkeria-egoerak ekidin asmoz, hainbat ekintza antolatu ditu federazioak. Esaterako, buruko gaixotasuna duten eta kartzelan dauden emakumeei zuzendutako tailerrak. Saioak\u00a0<strong>Zaballako espetxean<\/strong>\u00a0egingo dira azaroaren 26an eta abenduaren 2an eta 9an. Parte-hartzaileek indarkeria-kasuak hautematen ikasiko dute, eta tratu egokian oinarritutako harremanak sortzeko jarraibideak eskainiko dizkie\u00a0<strong>Alicia Garc\u00eda Santos genero-berdintasuneko aholkulariak<\/strong>.<\/p>\n<p>Horrez gain, Fedeafesek eskaintzen duen Presondegi Arretarako programaz arduratzen den\u00a0<strong>Haizea de la Llosa psikologoak<\/strong>\u00a0emakumeen jabekuntza eta autoestimua indartzeko eta emozioen adierazpena hobetzeko saioak zuzenduko ditu.<\/p>\n<p>Halaber, federazioko profesionalei bideratutako prestakuntza-lantegiak antolatu dituzte, genero-indarkeria hautematen ikas dezaten. Gainera, kanpainaren informazio-liburuxkak banatuko dituzte\u00a0<strong>Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politikak saila<\/strong>ren eta\u00a0<strong>Emakunde<\/strong>ren laguntzarekin.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><!--:--><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>\u201cBuru gaixotasun larria edukitzeak genero-indarkeria sufritzeko arriskua nabarmen areagotzen du eta, aldi berean, horrelako egoerak pairatzeak nahasmendu psikikoa larritu egiten du\u201d, adierazi dute Buru Gaixotasuna duten Pertsona eta Senide Elkarteen Euskadiko Federaziotik (Fedeafes), bihar izango den\u00a0Genero Indarkeriaren kontrako Nazioarteko Egunaren\u00a0harira. \u2018Fedeafeseko emakumeen eta gizonen arteko parekidetasun egoeraren diagnostikoa\u2019 izenburudun azterlanean azaldu dute zeintzuk diren bikotekideen<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":744,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"inline_featured_image":false,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[],"class_list":["post-1067","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-sin-categorizar"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/saludmentaleuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1067","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/saludmentaleuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/saludmentaleuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/saludmentaleuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/saludmentaleuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=1067"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/saludmentaleuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1067\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":1371,"href":"https:\/\/saludmentaleuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1067\/revisions\/1371"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/saludmentaleuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/744"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/saludmentaleuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=1067"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/saludmentaleuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=1067"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/saludmentaleuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=1067"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}