{"id":1037,"date":"2019-10-10T16:49:02","date_gmt":"2019-10-10T14:49:02","guid":{"rendered":"https:\/\/saludmentaleuskadi.org\/fedeafes-reclama-recursos-y-apoyos-para-prevenir-el-suicidio\/"},"modified":"2024-03-25T15:02:41","modified_gmt":"2024-03-25T14:02:41","slug":"fedeafes-reclama-recursos-y-apoyos-para-prevenir-el-suicidio","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/saludmentaleuskadi.org\/eu\/fedeafes-reclama-recursos-y-apoyos-para-prevenir-el-suicidio\/","title":{"rendered":"Fedeafesek laguntza eta baliabideak eskatu ditu suizidioari aurre egiteko"},"content":{"rendered":"<p><!--:es--><\/p>\n<ul>\n<li>Bi egunean behin pertsona batek bere buruaz beste egiten du Euskadin. Datu hau eman du gaur goizean Fedeafesek Laudioko Kasinoan burututako ekintza instituzionalean, Buru Osasunaren Nazioarteko Egunaren harira<\/li>\n<li>M\u00aa Angeles Arbaizagoitiak suizidioaren zeharkako arreta eskatu du, \u201cprebentzioa, detekzioa, diagnostikoa, tratamendua eta zaintza jarraitua\u201d kontuan hartzen dituen arreta<\/li>\n<\/ul>\n<ul>\n<li>Buru osasun arazoa duten pertsona eta senide elkarteen Euskadiko federazioak suizidioa saihestu daitekeela azpimarratu du, baita \u201cgaiari buruz naturaltasunez hitz egiten eta sufritzen duenari entzuten bizitzak salba daitezkeela\u201d adierazi ere<\/li>\n<\/ul>\n<p>Buru gaixotasuna duten pertsona eta senide elkarteen Euskadiko federazioak (Fedeafes) suizidioaren prebentziorako eta arretarako baliabide egokiak nahiz buru nahasmendua duten pertsonentzako eta senideentzako laguntza psikologikoa eta medikoa eskatu ditu gaur Laudioko Kasinoan egindako ekitaldi batean. \u2018Bizitzarekin bat egin\u2019 lelotzat duen Buru Osasunaren Nazioarteko Egunaren harira, Fedeafeseko presidente Maria Angeles Arbaizagoitiak, euskal elkarteetako ordezkariak ondoan zituela, kolektiboaren beharrak aldarrikatu ditu Udaleko, Arabako Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkarien aurrean.<\/p>\n<p>Fedeafeseko presidente Arbaizagoitiak suizidioaren zeharkako arreta eskatu du, \u201cprebentzioa, detekzioa, diagnostikoa, tratamendua eta zaintza jarraitua\u201d kontuan hartuko duen arreta, alegia, eta \u201cosasun publikoko osasun arazo larri\u201d honi buruzko zifra kezkagarriak eman ditu: 2017 urtean, 182 pertsonak egin zuten euren buruaz beste Euskadin, heriotza bat bi egunean behin. Gainera, suizidioen %90ean pertsonak buru osasun arazoa du, nahiz eta kasuen %70ean historia klinikork ez izan buru osasunaren sarean eta hildakoen %46k ez jakin buru nahasmendua arazoa zuela.<\/p>\n<p>Zifrak onak ez badira ere, Arbaizagoitiak suizidioa saihestu daitekeela nabarmendu du, baita \u201cgaiari buruz naturaltasunez hitz egiten eta sufritzen duenari entzuten bizitzak salba daitezkeela\u201d adierazi ere. Izan ere, bere hitzetan, \u201ckasu gehienetan jendeak ez du heriotza bilatzen, sufrimendu psikikoaz eta itxaropen faltaz libratu nahi du\u201d. Hori dela eta, suizidioaren prebentziorako baliabideak exijitu ditu, baita suizidatu diren pertsonen senideei berehalako laguntza ematea ere.<\/p>\n<p>Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako sailburuorde Lide Amilibia Bergaretxek Euskadiko Suizidioaren Prebentziorako Estrategiak suposatuko duen hobekuntza nabarmendu du, suizidioaren \u201cprebentzioa, esku-hartzea eta ondorioak kontuan hartuko dituen ikuspegia\u201d baitu, suizidatzeko arriskuan dauden pertsonen detekziotik hasita suizidio-saiakera batetik irteten diren pertsonen zaintza eta senideen laguntzaraino. Amilibiaren hitzetan, gaur goizeko ekitaldiei esker \u201csuizidio hitza iluntasunetik irteten hasi da\u201d.<\/p>\n<p>Estrategia honen inguruan hitz egin du Eusko Jaurlaritzako Administrazio eta Finantziazio Sanitarioko sailburuorde Fatima Ansotegi Elordik. Sailburuordeak elkarteek, gizarteak eta erakundeek elkarlanean garatutako proiektua goraipatu du, suizidioari aurre egiteko 57 neurri biltzen baititu 9 eremu ezberdinetan ezarriak izateko. Ansotegik suizidioaren tabuaren aurka egitearen garrantzia azpimarratu du eta, zentzu honetan, \u201cestigmaren orbanari aurre egiteko estrategia\u201d martxan jarriko dutela iragarri du, Fedeafesen eta buru nahasmendua duten pertsonen parte-hartzea izango duen eragile anitzeko mahai baten bitartez.<\/p>\n<p>Laudioko alkate Ander A\u00f1ibarrok aitortu du gizarteak ez duela dagokion seriotasunez eta garrantziaz jorratzen suizidioaren gaia eta instituzioek euren esku dituzten baliabide guztiak arazo hau konpontzera bideratu beharko lituzketela gaineratu du.<\/p>\n<p>Bestalde, Arartekoaren ondoko Julia Hernandezek nazioartean urtero 800.000 pertsona hiltzen direla gogorarazi du, \u201chiri oso bat\u201d, eta \u201cisilpeko zifra\u201d dela gehitu du, heriotza mota honek duen estigmaren ondorioz. Hernandezek nabarmendu duenez, gizarte zibila eta Fedeafes bezalako kolektiboak dira suizidioaren tamainako arazo potoloei aurre egiteko politika publikoak bultzatzen dituztenak, eta gai honekin erlazionaturiko zenbait eskakizun aipatu ditu: Suizidioaren Prebentziorako Estatu mailako Plana burutzea, buru osasunaren arreta hobetzea lehen mailako arretan edo buru osasunarekin erlazionaturiko zerbitzuak hobetzea, besteak beste.<\/p>\n<p>Arabako Foru Aldundiko Gizarte Zerbitzuetako zuzendari Ana Belen Oterok euskal elkarteek sentsibilizazioaren eta kontzientziazioaren alde egiten duten \u201cezinbesteko lana\u201d goraipatu du. Zentzu horretan, \u201cburu osasun arazoak isolamendua eta bazterketa eragin beharko ez luketen zaurgarritasun seinale direla\u201d adierazi du, eta Euskadiko Suizidioaren Prebentziorako Estrategiak irekitako zenbait bide itxaropentsu aipatu ditu.<\/p>\n<h3>Adierazpenaren irakurketa eta ekitaldi sinbolikoa<\/h3>\n<p>Ekitaldiaren ostean, Fedeafeseko buru nahasmendua duten pertsonen batzordeko kideek Buru Osasunaren Nazioarteko Egunaren adierazpena irakurri dute. Ondoren, bertaratuak parkera atera dira ekitaldi sinbolikoan parte hartzera: zuhaitza landatu dute \u201cbizitzarekin bat egiteko\u201d, aurtengo leloaren harira, eta aurreskuaz eta \u2018Los arlotes\u2019 abesbatzaren musikaz gozatu dute. Elkartasun bazkarira joan aurretik, \u2018besarkadak\u2019 emateko marko gisa erabili den photocallean argazkiak ateratzeko parada izan dute.<\/p>\n<p><!--:--><!--:eu--><\/p>\n<p><!--:--><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Suizidioaren prebentziorako eta arretarako baliabide egokiak nahiz buru nahasmendua duten pertsonentzako eta senideentzako laguntza psikologikoa eta medikoa behar dira.<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":703,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"inline_featured_image":false,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[],"class_list":["post-1037","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-sin-categorizar"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/saludmentaleuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1037","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/saludmentaleuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/saludmentaleuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/saludmentaleuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/saludmentaleuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=1037"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/saludmentaleuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1037\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":1269,"href":"https:\/\/saludmentaleuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1037\/revisions\/1269"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/saludmentaleuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/703"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/saludmentaleuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=1037"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/saludmentaleuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=1037"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/saludmentaleuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=1037"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}