{"id":1029,"date":"2021-03-08T08:25:24","date_gmt":"2021-03-08T07:25:24","guid":{"rendered":"https:\/\/saludmentaleuskadi.org\/fedeafes-alerta-de-los-efectos-de-la-pandemia-en-la-salud-mental-de-las-mujeres-y-pide-mas-recursos-para-afrontar-las-consecuencias\/"},"modified":"2024-03-25T14:47:28","modified_gmt":"2024-03-25T13:47:28","slug":"pandemiak-emakumeen-buru-osasunean-izan-duen-eraginaz-ohartarazi-du-fedeafesek-eta-ondorioei-aurre-egiteko-baliabide-gehiago-eskatu-ditu","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/saludmentaleuskadi.org\/eu\/pandemiak-emakumeen-buru-osasunean-izan-duen-eraginaz-ohartarazi-du-fedeafesek-eta-ondorioei-aurre-egiteko-baliabide-gehiago-eskatu-ditu\/","title":{"rendered":"Pandemiak emakumeen buru osasunean izan duen eraginaz ohartarazi du Fedeafesek, eta ondorioei aurre egiteko baliabide gehiago eskatu ditu"},"content":{"rendered":"<div>\n<ul>\n<li><strong>Azken hilabeteotan areagotu egin dira antsietate eta depresio sintomak emakumeen artean, baita elikadura-portaeraren nahasmenduak ere neska nerabe eta gazteen artean. Azken horien kasuan, hain zuzen, hirukoiztu egin dira arreta-eskaerak pandemiaren une zailenetan, osasun mentaleko zerbitzu espezializatuetako iturriek jakinarazi dutenez<\/strong><\/li>\n<li><strong>Buru osasuneko arazoak dituzten emakumeen arretan genero-ikuspegia txertatzea eskatu du Fedeafesek, eta ezinbesteko deritzo emakume hauen parte-hartzea bultzatzea euren gizarteratzean eta laneratzean funtsezkoak diren arloetan.<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<p>Pandemiak emakumeen buru osasunean izan duen eraginaz ohartarazi du\u00a0<a href=\"http:\/\/www.fedeafes.org\/\">Fedeafes<\/a>ek, buru nahasmendua duten pertsona eta senide elkarteen Euskadiko federazioak, eta ondorioei aurre egiteko baliabide gehiago eskatu ditu. Erakundeko presidente M\u00aa Angeles Arbaizagoitiak aditzera eman du azken hilabeteetan \u201cantsietate eta depresio kasuek nahiz botiken kontsumoak gora egin dutela\u201d eta batik bat neska nerabeei eragiten dieten elikadura-portaeraren nahasmenduak ere hirukoiztu egin direla, osasun mentaleko zerbitzu espezializatuetako iturriek jakinarazi dutenez.<\/p>\n<p>Bestalde, buru osasuneko arazoak dituzten emakumeek gizartean jasaten duten \u201cdiskriminazio anizkoitza\u201d salatu du federazioak, eta genero-ikuspegia beharrezkotzat jo du kolektibo honetako emakumeen alde egiten diren esku-hartzeetan. Ildo beretik, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, Fedeafesek buru nahasmendua duten andrazkoen zaurgarritasunaz ohartarazi nahi ditu administrazioak, indarkeriaren biktima izateko arrisku handia baitute, buru osasuneko arazorik ez duten emakumeen portzentaiaren nabarmen gainetik. Horrenbestez, egoera horiek ekiditeko neurriak aldarrikatu ditu euskal federazioak, azken urteotan plazaratu dituen azterlanetan aurkeztutako proposamenen harira.<\/p>\n<p><strong>Adierazpena<\/strong><\/p>\n<p>Estatuko osasun mentaleko konfederazioaren baitan dagoen emakume-sareak adierazpen dokumentua landu du kolektibo honen oinarrizko eskubideak defendatzeko, urratuak izan baitira eguneroko bizitzako arlo anitzetan. Emakume talde horren barne daude Fedeafeseko hainbat ordezkari. Manifestuan jasotako salaketa eta aldarrikapenen artean daude: justizia eskuragarri izatea gizonezkoen baldintza beretan, baita indarkeria matxistarekiko babes- eta harrera-zerbitzuak eskuragai edukitzea ere. Hezkuntza ez sexista ere aldarrikatu dute, eta euren oinarrizko eskubideak eta autonomia errespeta daitezela eskatu dute.<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.avifes.org\/\">Avifes<\/a>\u00a0(Bizkaia),\u00a0<a href=\"http:\/\/www.agifes.org\/\">Agifes<\/a>\u00a0(Gipuzkoa),\u00a0<a href=\"http:\/\/www.asafes.org\/\">Asafes<\/a>\u00a0(Araba) eta\u00a0<a href=\"http:\/\/www.asasam.org\/\">Asasam<\/a>\u00a0(Aiarako bailako, Araba) elkarteak bateratzen dituen federazioak hainbat azterlan gauzatu ditu berdintasunaren, emakumeen aurkako indarkeriaren, bizi-kalitatearen eta enpleguaren inguruan. Ikerlanek agerian jarri dituzten datuen artean, aipagarria da gizonezko nabarmen gehiago iristen direla enpleguarekin loturiko zerbitzu eta baliabideetara, emakumezkoen bikoitza baino gehiago. Eta gizarteratze eta laneratze baliabideetan ere antzeko aldea dago.<\/p>\n<p>Horrez gain, emakumeen eta gizonen arteko parekidetasunaren alde lan egiten duten erakudeei eskatu die kontuan har ditzatela, politika guztietan, buru osasuneko arazoak dituzten emakumeen behar konkretuak, eta baliabide eta zerbitzuak haien egoerari erantzuna eman ahal izateko egokitzea.<\/p>\n<p><strong>Diskriminazio intersekzionala<\/strong><\/p>\n<p>Halaber, buru osasun arazoa duten emakumeek jasaten duten diskriminazio intersekzioala salatu dute; bereziki, \u201cemakume izateagatik eta buru osasun egoeragatik\u201d pairatzen duten bereizkeria. Zentzu horretan, buru nahasmenduen inguruan eraikitako aurreiritziek \u201cizaki asexuatu edo hipersexual\u201d gisa irudikatzen dituztela adierazi dute. \u201cAdin txikikoak izango bagina bezala tratatzen gaituzte; ama izateko, bikote-harremanean egoteko, heziketa jasotzeko edo egiazko argudioak erabiltzeko ezgai ikusten gaituzte\u201d.<\/p>\n<p><strong>Emakumeak ahalduntzeko ekintzak<\/strong><\/p>\n<p>Kolektibo honek pairatzen duen kalteberatasun egoeraz kontzientziatzeko, emakume hauei informatzeko eta euren jabekuntza bultzatzeko hainbat sentsibilizazio ekintza burutzen ari da Fedeades Facebookeko\u00a0<a href=\"https:\/\/www.facebook.com\/mujersaludmental\/?ref=hl\"><em>&#8216;Mujer y Salud Mental &#8211; Emakumea eta Buru Osasuna&#8217;<\/em><\/a>\u00a0orrialdean. Horrez gain,\u00a0<a href=\"http:\/\/www.emakumeaetaburuosasuna.org\/\">www.emakumeaetaburuosasuna.org<\/a>\u00a0webgunea dauka, kontzientziazio eta informazio lana indartzeko.<\/p>\n<p>Bestalde, bai Fedeafes eta bai bere barne dauden elkarteak buru-belarri ari dira lanean emakumeak ahalduntzeko taldeko ekintzen eta andreen nahiz profesionalen prestakuntzaren bitartez. Gainera, gizonezkoentzako ikastaroak ere antolatzen ditu maskulinitate berrien inguruan, eta buru nahasmendua duten emakumeen gizarteratzea sustatzeko ekintzak ere lantzen ditu.<\/p>\n<p>Horrez gain, Zaballa espetxearekin kolaboratzen du Fedeafesek, kartzelaratuta dauden emakumeak ahalduntzeko, kolektibo bereziki zaurgarria baita indarkeria nahiz desparekotasun egoeren aurrean. Zentzu horretan, martxoaren 10ean norbere burua zaintzeari eta erresilientziari buruzko tailerra eskainiko du zentroan. Fedeafesek landutako sentsibilizazio-ekintzek Emakunderen eta Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiken babesa dute.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--:--><!--:eu--><\/p>\n<p><!--:--><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Pandemiak emakumeen buru osasunean izan duen eraginaz ohartarazi du\u00a0eta ondorioei aurre egiteko baliabide gehiago eskatu ditu<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":732,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"inline_featured_image":false,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[],"class_list":["post-1029","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-sin-categorizar"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/saludmentaleuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1029","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/saludmentaleuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/saludmentaleuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/saludmentaleuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/saludmentaleuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=1029"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/saludmentaleuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1029\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":1248,"href":"https:\/\/saludmentaleuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1029\/revisions\/1248"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/saludmentaleuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/732"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/saludmentaleuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=1029"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/saludmentaleuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=1029"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/saludmentaleuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=1029"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}